Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Izaskun Mujikak ipuin emanaldia eskainiko du gaur, 17:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian. Munduko hamaika herrialdetako ipuinak ekarriko ditu etxeko txikienen gozamenerako. Ihabarko ipuin kontalariaren emanaldiak itxiko du 2010eko Etxarriko Kultur Astea. Aste betez, kultur etxeko eta herriko txokoetan barreiatu dira musika, umorea, antzerkia, pintura, historia eta dantza. Eguraldia lagun, igandean lehertu zen kultura festa, Etorkizuna dantza taldearen eta Etxarriko abesbatzaren ikuskizun koloretsuarekin.