Zubietak San Mateoak utzi egin behar izan ditu

Guaixe 2010eko irailaren 22a

Aitor Zubieta atzelari etxarriarraren eskuin eskua ez dago behar bezala. Igandean San Mateotako Binakako Txapelketaren barruan jokatutako partidan eskuin eskuko kailua zabaldu zitzaion eta nahiz eta tako gehiago jarri, eskua minduta zuela bukatu zuen lehia. Atzo aipatu txapelketaren barruan Irujo eta Pascual zituzten arerio Xala eta Zubietak, baina azkenean Laskurainek hartu behar izan zuen etxarriarraren tokia, eskuin eskuko kailuak arazoak ematen baitizkio. Horrela, Irujok eta Pascualek 22-20 irabazi zieten Lasa eta Laskuraini, eta azken hauek txapelketan aurrera egiteko apenas aukerarik gabe geratu dira, jokatutako bi partidak galdu baitituzte. Atzoko jaialdi hori zabaltzen zuen partidan, Mendizabal eta Izak 18-10 irabazi zieten Alberto Ongayri eta Arrutiri.