Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uharte Iruñeko kanporaketa1.Floren Nazabal (Etxarri Aranatz): 11:582.Juan Jose Lopez (Lezaun): 12:593.Antonio Senosiain (Olague): 14:564.Donato Larretxea (Bera): 14:575.Oihan Larretxea (Bera): 15:096.Jon Rekondo (Leitza): 15:107.Manolo Kañamares (Arostegi): 16:308.Ander Erasun (Aurtiz, Ituren):16:32 *Lehendabiziko bostak igandean Etxarrin jokatuko den finalean arituko diraIgandean Nafarroako Maila Nagusiko Nafarroako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatu zen Uharte Iruñeko festetan. Zortzi aizkolari lehiatu ziren, tartean Floren Nazabal etxarriarra, eta lehendabiziko bostek lortu zuten igandean Etxarri Aranazko ferietan 13:00etan jokatuko den finalean jokatzea. Aizkolari bakoitzak bost pago-enbor erdibitu behar zituen, bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat, igandeko finalean izango duten lanaren erdia, hain zuzen. Floren Nazabal zen faborito nagusia eta etxarriarrak ez zuen huts egin. Minutu bat eta segundo bateko aldea atera zion Juan Jose Lopez Azpilikueta lezaundarrari. Hirugarrena Antonio Senosiain izan zen, laugarrena Donato Larretxea eta bosgarrena Oihan Larretxea. Aipatu bost aizkolariek jokatuko dute finala, eta ezuste bakarra Oihan Larretxearena izan da, Donato Larretxearen semea lehenengoz sailkatu baita finalerako. Ozta-ozta ibili da, izan ere kanporaketan seigarrena sailkatu zen Jon Rekondo leitzarrari soilik segundo bat atera baitzion Oihan Larretxeak, baina igandeko finalean aitaren kontra aritzeko txartela lortu du. Manolo Kañamares eta Ander Erasunek itxi zuten Uharte Iruñeko sailkapena. Bestalde, aipatzekoa da Miel Mindegiak eta Joxejuan Barberenak txapelketan parte ez hartzea erabaki zutenez, beraiek izanen direla maila galduko dutenak. Hortaz, Uharte Iruñean aritu ziren aizkolarietatik inork ez du mailarik galduko. Etxarriarra faboritoFloren Nazabal da igandean Nafarroako txapela janzteko hautagai nagusia. Abuztu aldean gerrian izan zituen arazoak gainditu ditu etxarriarrak, eta maila onean dabil. Dagoeneko 5 txapela dauzka, eta seigarrena janzteko gogor aritzeko asmoa du. Gainera, herrian bertan txapela janzteak ilusio berezia emango du eta hori lortzeko dena emango du etxarriarrak. Baina gainontzeko aizkolariek peleia emango diote, eta lehia estua espero da. Finaleko lanaAizkolari bakoitzak 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztu beharko ditu.