Etzi XXXIV. Mendira Joan-Etorria Etxarri Aranatzen

Guaixe 2010eko urriaren 1a

Etxarriko Udaberri elkarteak hainbat babesle eta laguntzailerekin batera antolatuta, igandean, urriaren 3an, Mendira Joan-Etorriaren 35. edizioa jokatuko da Etxarri Aranatzen, goizeko 11:00etan, ferietako ospakizunekin batera. Probak 10 kilometroko luzera du eta 600 metro inguruko desnibel pilatua. Gehiengo altuera mendi gainean, Urbasa-Andiako bargan hartuko du (1065m).1976an herriko 3 gazteren arteko apustu batetik sortu zen proba horretan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izanen da. Iaz 73 korrikalari lehiatu ziren Etxarritik Urbasako Bargara igo eta jaisteko lasterketan, eta azkarrena Iñigo Lasaga izan zen (46:53). Hala ere, Juan Mari Garin zizurkildarrak 2001. urtean ezarritako errekorretik (42:50) urruti geratu zen. Hirugarrena eta lehen sakandarra Ander Unzurrunzaga etxarriarra izan zen (49:04). Etxarrikoa Nafarroako Mendi Lasterketen II. Txapelketarako azken proba puntuagarria da, orain arte jokatutako Berako maratoi erdia, Izabako Camille-Extreme, Uharte Arakilgo km bertikala eta larunbateko Olatzagutia-Urbasa proben atzetik, eta, hortaz, aipatu txapelketa erabakiko du. Beraz, korrikalariek dena emango dute Koparako puntuazio altuena lortzeko bidean. Izena ematea zabalikUdaberri elkarteak 100 korrikalarira mugatu du parte-hartzaileen kopurua. Dortsal horiek agortu arte eman daiteke izena, www.mendinavarra.com web gunean edo lasterketaren egunean bertan, 5 euro ordainduta. Probaren ondoren auzate ederraz gozatzeko aukera izango dute korrikalariek. Sariak (gizon eta emakumeendako)Lehenengoek: 120 euro, trofeoa eta txapela.Bigarrenek: 90 euro eta trofeoa.Hirugarrenek: 60 euro eta trofeoa.Lehen herritarrek: 60 euro eta trofeoaBigarren eta hirugarren herritarrek: trofeoaLehen beteranoek: trofeoa.*Probako errekorra gaindituz gero (42:50) 200 euroko saria. udaberrielkartea@hotmail.comProbaren inguruan nahi den informazioa eskatzeko.