Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikasturte berriarekin batera, Etxarri Aranazko Karrikestu elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du atzera ere. Ikasturtearen hirugarren edizioa da. Hasiera hasieratik, arrakasta ederra izan du sukaldaritza ikastaroak. 15-20 bat lagun bildu dira asteazken gauero Juantxo Saenzekin.Orain arte ikastaroetara joaterik izan ez duenak, ez du zertan larritu. Izan ere, Karrikestu elkarteak liburuxka batean bildu ditu lehen ikasturtean landutako errezetak. Juantxo Saenz sukaldariaren errezetekin gozatzeko aukera ederra da. Bigarren ikasturteko errezetak ere aurki argitaratuko dituzte. Liburuxka salgai jarriko dute herriko ferietan, sei eurotan (inprenta gastuak). Interesatuek azkar ibili beharko dute, ez baitaude ale asko.