Flamenko-jazz fusioa ferien bezperan

Guaixe 2010eko urriaren 1a

Iruñeko Zorongo taldeak Bruma y sal azken diskoa aurkeztuko du gaur Etxarri Aranatzen. Musikalki oso talde irekia da Zorongo. Flamenkoa eta jazza ditu oinarrian, baina beste zenbait estilo baztertu gabe. Ferien bezperan, sakandarrak girotzeko prest dator Etxarrira.  IbilbideaLorcaren ikuskizun baten inguruan bildu ziren Zorongo taldeko kideak. Flamenkoak erakarrita, elkarrekin jarraitzea erabaki zuten. Horrela sortu zen Zorongo taldea 1998an. Orain gutxi bete zuten 10. urtemuga. Kontzertu bira eta DVD grabazioarekin ospatu zuten.Hamar urte hauetan zenbait ikuskizun eskaini dituzte: Almazara, Llanto por Ignacio Sanchez Mejias edo Utreia, esaterako. 2001ean grabatu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa. 2006an, El jardín de Yayyán bigarren diskoarekin taldea heldutasunera iritsi zen. Aurten argitaratu dute taldearen  hirugarren diskoa, Bruma y sal izanekoa. Bertan agerian geratzen dira taldearen aurpegi eta estilo ezberdinak: Ekialdeko eta Mendebaldeko musika, musika jasoa eta herrikoia, sustraikoa eta mestizajea.Diskoaren aurkezpen bira Etxarriko kultur etxera iritsiko da gaur iluntzean.