Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean 300 bat pertsonak bat egin zuten Etxarri Aranazko Udalak deitutako manifestazioan. Joxe askatu. Errepresioa ez da bidea pankarta udaleko ordezkariek, presoaren senideek eta Etxerat elkarteko kide batek eraman zuten. Joxe Aldasoro Jauregiren askatasuna exijitzearekin batera, manifestariek estatuari eskatu zioten "konponbiderako jarrera zintzoa, eta eman ditzala errepresio bidezkoak ez diren pauso eragileak".Bestalde, Joxe atxilotu zuten azken sarekada salatzeko larunbatean bertan Iruñean manifestazioa egin zen. 4.000 manifestarien artean hainbat sakandar zeuden. Hiru eskaera egin zituzten: inkomunikazio aldia indargabetu; erakunde sozial eta politikoen ilegalizazioak baimentzen dituzten legeak indargabetu eta, azkenik, eskubide guztiak onartuak eta errespetatuak izango diren benetako demokrazia baterantz aurrerapausoak emateko eskatu zuten.Giza katea Larunbatean, 18:30ean, Etxarri Aranazko plazan presoen eskubideen aldeko giza katea eginen da, Etxerat-ek deituta.