Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Inguruko landare eta zizak ikusi eta horiei buruz gehiago jakin nahi duenak aukera aparta dugu igandean Etxarri Aranatzen. Urtero bezala, Hartzabal elkarteko landare eta mikologia taldeak erakusketa antolatu du.Jose Luis Eseberri eta Bixente Garziandia Barzeren izena hartzen du erakusketak, horiek izan baitziren Etxarri Aranatzen mikologiaren harra zabaldu zutenak. Haien bidea jarraituz, ziza eta landareen berri ematen jarraitzen dute zenbait herritarrek. Zein ziza dira sukalderako aproposenak? Zein ziza dira pozointxuak? Zein ezaugarri ditu asuinak? Eta San Juan belarrak? Horrelakoak ikasteko aukera izanen dugu igandean.Pintxo dastatzeaUkimena, ikusmena, entzumena, dastamena eta usaimena. Bost zentzuak baliagarriak dira ziza eta landareak ezagutzeko. Larrañeta elkarteak eta tabernek lagunduta, pintxo ederrak dastatzeko aukera izanen da igandean Etxarrin.