Etxarri nagusi izan zen

Guaixe 2010eko urriaren 4a

Hasieran Etxarri Aranatzek dominatu zuen Erriberriren kontrako lehia. 7. Minuturako Urkiak Etxarri aurreratu zuen, eta nahiz eta dominatzen jarraitu, apenas egon zen gol aukera gehiago. Erriberriri jokoz kanpoko gol bat anulatu zioten lehen zatian. Atsedenaldia eta gero Etxarriren nagusitasunak jarraitu zuen, nahiz eta aparteko jokaldirik ez egon. Xabatek Etxarriren aldeko bigarren gola sartu zuen 75. minutuan, eta merezitako garaipena lortu zuten etxarriarrek. Sailkapen orokorrean Artajones da preferente mailako liderra, 12 punturekin. Etxarri 10.a da, 6 punturekin. Larunbatean Avance Ezkabarteren kontra ariko dira, Arren. Avancekoak 12.ak dira, 4 punturekin.