Nazabalek seigarrenez jantzi du Nafarroako txapela

Guaixe 2010eko urriaren 4a

1.Floren Nazabal: 28:182.Juanjo Lopez Azpilikueta: 29:573.Donato Larretxea: 33:284.Antonio Senosiain: 37:305.Oihan Larretxea: 41:57Ez zen sorpresarik izan eta Floren Nazabal etxarriarrak bere jaioterrian, Etxarri Aranatzen, jantzi zuen Nafarroako Maila Nagusiko Nafarroako Aizkora Txapelketa. Etxarriarrak hasieratik dominatu zuen proba eta minutu bat eta 39 segundoko aldea atera zion Juanjo Lopez Azpilikuetari. Estreinekoz aita bat eta seme bat aritu ziren elkarren kontra lehian maila nagusiko final batean: Donato Larretxea eta Oihan Larretxea. Historia egin zuten beratarrek.Etxarri Aranazko Euskalerria pilotalekuan zaletuak gustura bildu ziren Uharte Iruñeko kanporaketan sailkatutako bost aizkolariak - Floren Nazabal, Juanjo Lopez Azpilikueta, Antonio Senosiain, Donato Larretxea eta Oihan Larretxea - lehian ikusteko. Aralarretik ekarritako pago-enborrak moztu behar zituzten:  lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko. Kanporaketan egin zuten lanaren bikoitza zen finalekoa, eta nabarmen nabaritu zuten hori aizkolariek. Gainera, Aralarreko egurra oso gogorra omen zen, lana are gehiago zaildu zuena.Hasieratik nagusitu zenBostei sufritzea tokatu zitzaien, baina hasiera-hasieratik dominatu zuen proba etxarriarrak. Lan erdietan minutu bateko abantaila ateratzen zion Lopez Azpilikuetari, baina bukaeran 1:39koa izan zen aldea. "Lehendabiziko bost enborretan abantaila atera dut eta ondoren abantaila mantentzen aritu nahiz" zioen etxarriarrak lanak bukatutakoan. Udan gerrian izan dituen arazoei buruz galdetuta, "gaur nahiko ongi sentitzen naiz" adierazi zuen. Nazabal pozik zegoen Nafarroako seigarren txapela jantzi eta gero. "Lehendabizikoak egiten du ilusio gehiena, baina txapelak gehitzea ere gustuko izaten da" azaldu zuen. Egun gainontzeko aizkolariek baino koska bat gorago dago etxarriarra, baina etorkizuna ez du horren argi ikusten. "Aurten agoantatzen badut hurrengo urtean hala izatea saiatuko naiz, baina dudan adinarekin - 41 urte - eta dudan gerriarekin ezin da asko gehiago eskatu" gaineratu zuen. Ildo horretan, Oihan Larretxeari eta gazteen belaunaldi berriari etorkizuna ikusten die. Nazabalen atzetik Juanjo Lopez Azpilikueta, Donato Larretxea, Antonio Senosiain eta Oihan Larretxea sailkatu ziren. Donatok asko sufritu zuen. "Udan entrenatu gabe aritu naiz gerrian arazoak nituelako eta asko nabaritu dut. Finalean ez aritzekotan egon naiz, akaso lehen aldia izango da aita eta semea aritzen garela" zioen 50 urteko beratarrak. Bere semea lehen bosgarrenen artean sailkatu izanagatik "kontentu zegoela eta horrekin konformatzen zela" adierazi zuen. Egurraren gogortasuna eta lanen luzeragatik finala gogorra egin zitzaiola aipatu zuen, eta aizkolari belaunaldi berriak datozela nabarmendu.