Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aspek eta Asegarcek urriaren 15ean hasiko den maila nagusiko lau t´erdiko txapelketa aurkeztu zuten asteazkenean Bilbon. Enpresa bakoitzetik 10 pilotari ariko dira txapelketan, eta Aspek aukeratutakoen artean Aitor Zubieta etxarriarra dago. Iaz lotailuetako lesioaren erruz jokatu gabe gelditu zen, baina aurten berriz ere sartuko da kaiolan. Aldiz, Alberto Ongay satrustegiarra iaz aritu zen baina aurten ez du txapelketan parte hartuko. Zubieta final hamaseirenetan sartuko da lehian, eta lehendabiziko arerioa Urrutikoetxea izango du, urriaren 24an. Fase honetan izango diren gainontzeko lehiak ondokoak dira: Aritz Lasa-Lemuno, Patxi Ruiz-Olaetxea, Olaizola I.a-Diaz, Xala-Arretxe II.a, Bengoetxea VI.a-Beroiz eta Barriola-Saralegi. Zerrendaburuak - Irujo, iazko txapeldun Gonzalez, Titin eta Retegi Bi - azaroaren 7ko asteburuan sartuko dira lehian, eta finalerdiak ligaxka bidez erabakiko dira. Arautegiari dagokionez, soilik sake bakarra egin ahalko da. Paueko MundialakPaueko Pilota Mundialen barruan, gaur, arratsaldeko seietan, 36 metroko frontoian eskuz binakakoan Espainiako selekzioa ordezkatzen duten Xuban Armendariz eta Jose Javier Zabaletak Venezuelako bikoa izanen dute aurkari.