Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko abesbatzak Madrileko Alcala de Henares hirian abestuko du abenduan, Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako Con voz propia zikloaren barruan. Iruñeko Katedraleko Musika Kaperak irekiko du zikloa larunbat honetan. Datorren hilean, Santa Zezilia egunaren bezperan, Zangozako Nora abesbatzak hartuko du Madrilerako bidea. Etxarriko abesbatzak itxiko du musika zikloa abenduaren 11n.Nafarroako Abesbatzen Federazioak herrialdeko kultura eta musikaren erakustaldia egin nahi du. Aurten, Madrilera eramanen ditu Nafarroako abesbatzak. Datorren urteetan beste erkidego batzuetara joateko asmoa dute.