Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko pilotalekuak ziza eta landare erakusketa hartu zuen igandean. Onddo urritasunak zail jarri zizkien gauzak etxarriarrei, baina talde-lan ederrari esker, erakusketa polita egin zuten. "Bai ziza, bai landare bilketan herritar askok parte hartzen du" dio Joserra Belokik, "batzuk betikoak dira eta badira urtetik urtera taldean sartzen direnak ere". Beste herri batzuetakoen laguntza era izaten dute. Batzuen eta besteen artean erakusketa ederra egin zuten. Etxarriarrek presentziarekin eskertu zuen haien lana. Asko izan ziren erakusketa bisitatu zuten herritarrak. "Herrian interes handia dagoela iruditzen zait" dio Joserrak.