Egun bat umeen begiradatik

Guaixe 2010eko urriaren 15a

Helduek arreta gutxi jartzen dugu egun arrunt batean. Umeen begiradarekin, berriz, egun arrunta miresgarria izan daiteke. Elirale konpainiak umeen egunerokotasunean murgiltzera gonbidatzen gaitu. Otto antzezlan atsegin eta goxoa dakar. Bertan, bat egiten dute antzerkiak, dantzak eta musikak. Soinu joko, erritmo eta hitz jokoen laguntzarekin, haurtzaroko mundu sentiberan murgilduko gara.Etxeko txikienei zuzendutako antzerkia helduendako ere gozagarria izanen da.