Iker Diaz kontu-kantari

Guaixe 2010eko urriaren 21a

Urriaren 21ean, ostegunean, 17:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian. Istorio eta abentura interesgarriz josita daude herriko liburutegiak. Liburuetan daude istorio horietako gehienak, baina, noiz edo noiz, abentura berriak ekartzen dituzte ipuin-kontalariek. Datorren ostegunean Iker Diazen hartuko du txanda. Ipuin-kontalaria kontu-kontari eta kontu-kantari ibiliko da. Ipuin xarmangarriak eskainiko ditu, musika alaiak eta interpretazioak lagunduta.