Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
V. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopa1.Nazabal: 15:092.Lopez Azpilikueta: 17:253.Larretxea: 18:064.Arrospide: 18:29Floren Nazabalek gainontzeko aizkolariei koska bat ateratzen diela probatu zuen atzera ere igandean Pobesen. Duela aste eskas Etxarri Aranazko ferietan Nafarroako maila nagusiko txapelketa irabazi eta gero, V. Urrezko Aizkolari Txapeldunen Kopa jokatu zuen igandean. Bertan, udan barna jokatutako Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligan sailkatutako lehen lau aizkolariak aritu ziren: aipatu liga irabazi duen Nazabal, eta haren atzetik sailkatu diren Arrospide, Larretxea eta Lopez Azpilikueta. Ez zen sorpresarik izan eta faboritoak, etxarriarrak, jantzi zuen txapela eta altxatu zuen kopa. Sei lan egin behar zituzten aizkolariek, eta nagusi izan zen Nazabal. Lopez saiatu zen zer edo zer estutzen, baina gaur egun, osasun arazoak ez baditu behintzat, zaila da etxarriarra menpean hartzea. Hurrengo erronka Euskal Herriko Maila Nagusiko Aizkora Txapelketa izanen du etxarriarrak. Iaz txapel hori bera jantzi zuen Arbizun, eta ea aurten ere errepikatzen duen. Txapelketa noiz jokatuko den zehazteke dago.