Tratu txarrengatik atxilotuta

Guaixe 2010eko urriaren 21a

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, hilaren 12an Foruzaingoak 32 urteko gizona atxilotu zuen. Bikoteari tratu txarrak ematea leporatu diote. Gobernutik jakinarazi dutenez foruzainak hots egin zieten etxera joan ziren. Han zegoen bikotea. Emakumeak gizonak erasotu zuela adierazi zuen. Aurpegian lesioak zituen. Emakumeak ohartarazita, foruzainek gizonak autoan zituen labana eta aihotza konfiskatu zituzten. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu gertatutakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 ordutan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.