Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranatzen gol festa ederra ospatu zuten, nahiz eta hasieran Burlades taldeak jokoan dominatu eta markagailuan aurreratu. 38. minutuan arbitroak Burladeseko defentsa bat kaleratu zuen, arerio bat botatzeagatik. Falta bati esker berdintzea lortu zuen Etxarriko Pablok. Atsedenaldia eta gero hasi zen gol festa. Xabat, Artzai eta Ikerrek, bitan, markagailua 5-1ean jarri zuten. Artajones da preferente mailako liderra, 18 punturekin. Etxarri 9.a da, 9 punturekin. Larunbatean Etxarri Aranatzek etxean jokatuko du, sailkapenean puntu berberekin 8.a den Amayaren kontra. Ea puntuak alde hartuta sailkapenean gora egiten duen Etxarrik.