Zubietak Urrutikoetxea du aurkari lau t´erdian

Guaixe 2010eko urriaren 22a

Hasi da Buruz Buruko lau t´erdiko Txapelketa eta final hamaseiren barruan Aitor Zubieta atzelari etxarriarra igandean sartuko da lehian. Mikel Urrutikoetxea izanen du aurkari igandean Eibarko Astelenan arratsaldeko bostetatik aurrera jokatuko den partidan. ETB1ek eskainiko du zuzenean. Urrikoetxeak 21 urte ditu eta bizkaitarra da, Zaratamokoa. Aurrelaria da eta iaz debutatu zuen, Arrigorriagan. Iaz bigarren mailako lau t´erdiko txapelketa irabazi zuen, eta, hortaz, oso arerio gogorra izanen da Aitor Zubieta atzelariarendako. Baina Zubietak ere denboraldi bikaina darama, pilotari ona da, eta lau t´erdian aurrera egin nahi du, iaz ez baitzuen aritzerik izan, lotailuetako lesioa zela eta. Hortaz, lehia gogorra espero da eta ikusteko dago nork eginen duen aurrera.