Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Artista Gazteen Txapelketako arte plastikotako eta ikus-entzunezko sailetako finalisten lanak ikusgai daude Uharte-Iruñeko arte garaikidearen museoan. Arte plastikoetako 12 hautagaien artean dago Laida Aldaz. Etxarriarraren Shopping List-Lista de la compra instalazioa ikusgai dago Uharteko zentroan. Erakusketa irekita egonen da hilaren 21era arte. Encuentros Nafarroako Artista Gazteen Txapelketak gazteen sormen artistikoa bultzatzen du. Laida Aldazekin batera finalisten artean dago Uharte Arakilgo Igor Razkin, azken hori literatura sailean.