Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko San Donato futbol zelaian jokoan zeuden hiru puntuak Barañaingo Lagunak taldeak eraman zituen, euren aukerak hobe aprobetxatzen jakin zutelako. Partida hasi eta berehala, hirugarren minutuan, Carnicerrek Lagunak taldea aurreratzea lortu zuen, eta nahiz eta lehen zatian dominatzaile argirik ez egon, akaso Lagunak taldea egon zen partidan sartuago. Bigarren zatia lehengoa bezala hasi zen, Diegok Lagunak taldearendako sartutako bigarren golarekin. Etxarri saiatu zen eta bere aukerak izan zituen, baina ez zuen punteria onik izan. Bi taldeek txandaka dominatu zuten, eta 78. minutuan Lagunak-en hirugarren gola heldu zen. Horrela, 0-3 irabazi zuten Barañaingoek. Subiza taldea da preferente mailako lider berria, 21 punturekin. Galdu eta gero Etxarri 14.a da, jaitsiera postutan, 10 punturekin. Igandean Zangozan jokatuko du Etxarrik, 13 punturekin sailkapenean zazpigarrena den Cantolaguaren kontra. Ea Etxarrik puntuak pilatu eta jaitsiera postu horiek atzean uzten dituen.