Musika, kontakizunak eta ardoa

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

Horiek dira In vino fabula antzerkiko protagonistak. Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart sakandarrak ardoaren mundura hurbiltzeko prest datoz. Iparraldeko bikoteak ardoaren inguruko kontakizun, musika eta kantuak eskainiko ditu Etxarri Aranazko kultur etxean. Amestoyren ahotsa eta Bidarten gitarra eta gainerako instrumentuak lagun, Noeren bidaian murgilduko gara: "uholde handi denboran hainbeste ur ikusi zuenez, uso batek gidaturik, Noe Ibarxolan kokatu zen, eta mahastia landaturik, arnoa egin zuen" diote. Koldo Amestoyk berak sortutako idatzi ikusgarriak eskainiko ditu. Pantxix Bidartek Euskal Herriko nahiz atzerriko kantak eta poemak tartekatuko ditu.Elementu horiek guztiak ditu In vino fabula helduendako antzerkiak. Ardo on baten gisako ikuskizuna da, oparoa eta sendoa.