Urrezko Orfeoia

Guaixe 2010eko azaroaren 16a

Nafarroako Gobernuak Urrezko Domina eman dio Iruñeko Orfeoiari. Nafarroako Foru Komunitatearen sari nagusia da. Modu horretan, Foru Gobernuak "talde koralak historia osoan garatutako musika eginkizun handia" eta "taldearen ahots kalitatea eta munduan lortu duen aitorpena" saritu nahi izan ditu. Abenduaren 3an emanen diote domina, eguerdiko 12:00etan, Gobernuak Nafarroako Eguna ospatzeko antolatu dituen jardueren barruan.Iruñeko Orfeoia 1865ean sortu zen. Ehun eta berrogeita bost urteko historia emankorrean, musikaren arloan, nazioan eta nazioartean izena eta ospea lortu ditu esparru sinfoniko koralean. 2005 urtetik Igor Ijurra etxarriarrak zuzentzen du Iruñeko Orfeoia.