Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko udazkeneko antzerki eta musika zikloak Pelmane konpainiaren Don Juan, memoria amarga de mí antzerkia ekarriko du asteburuan. Heriotzak azken besarkada ukatuko dio Don Juani. Bizitzera eta bere iraganari eta beldurrei aurre egitera behartuko du eta, aldi berean, ordura arte ezagutzen ez zituen sentimenduak sentitzeko aukera emanen dio. Aktorea hiru txotxongiloren aurka. Fraide gaztea iragan misteriotsuaren aurrean. Priorea bere bekatuen aurka.