Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zangozako Cantolaguak garaipen argia lortu zuen Etxarri Aranatz taldearen kontra. Hala ere, etxarriarrak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, 9. minutuan Asierrek sartutako gol bati esker. Baina Zangozakoek ez zuten behera egin eta lehen zatia despeditu baino lehen bi gol sartu zituzten, 2-1 aurreratuz. Bigarren zatian ere gol aukera ugari izan zituen Cantolaguak, eta azkenean 3-1 despeditu zen lehia. Sailkapen orokorrean Argajones da liderra, 23 punturekin, Subiza taldeari 2 puntu aterata. Etxarri Aranatz jaitsiera postutan dago. 14.a da, 10 punturekin. Larunbatean Etxarrik sailkapenean bigarrena den Subiza taldea hartuko du San Donato futbol zelaian. Partida konplikatua espero da, Subiza lidergoa lortzeko borrokan sartua dagoelako. Ea Etxarrik tamaina hartu eta hiru puntuak eskuratu ditzakeen.