Oiarbide Euskal Herriko Kintopekoen Txapelketan ariko da gaur

Guaixe 2010eko azaroaren 19a

Doneztebeko ferien barruan, herri kirol jaialdia antolatu da gaur, azaroaren 19an, 17:30etik aurrera Doneztebeko eskoletako frontoian. Lehenik eta behin Euskal Herriko II. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da. Bertan ez da aizkolari sakandarrik ariko. Eta, ondoren, Euskal Herriko Kintopekoen Harrijasotze Txapelketa egonen da jokoan. Kintopekoa 21 urtez beherako harri-jasotzaileari deitzen zaio, hots, urte horretan 21 urte beteko ez dituen harri-jasotzailea. Hiru harri-jasotzaile ariko dira: Jagoba Otaegi gipuzkoarra (16 urte), Jon Unanue gipuzkoarra eta Sakanako Harri-jasotze eskolan aritzen den Aitor Oiarbide etxarriarra (17 urte). Harri-jasotzaile bakoitzak egin beharreko lana: 100 kiloko zilindro zaharrarekin 3 minutuko txanda, eta 100 kiloko kubikoarekin 3 minutuko txanda. Ea Oiarbidek saio ona egiten duen.