Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren bazkide eguna ospatuko du bihar Karrikestu elkarteak. Egun seinalatua inondik inora ere: Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituzten eguna da batetik, eta, bestetik, Franco eta Primo de Rivera ere egun berean hil ziren. Hori dela eta, Iragana gogoan, etorkizuna eraiki egitaraua osatu du Karrikestu elkarteak. Atzo, Euskal Memoria Fundazioaren aurkezpenaren egin zen, eta ondoren Santi Brouard. Euskal Herria osagai bideoren emanaldia izan zen. Baina ez soilik memoria historikoak, ospakizunak ere toki izanen du.Azaroak 19, ostirala22:30ean Fermin Balentziaren taldearen kontzertua, elkartean.Azaroak 20, larunbata12:00etan Haur jolasak.14:30ean Bazkaria, elkartean.Ondoren Euskal kantak eta poteoa herrian barna.20:30ean Auzatea, elkartean.Azaroak 25, osteguna19:00etan La historia olvidada. EGI-Batasuna en Nafarroa. Liburuaren aurkezpena. Hizlariak: Jose Luis Diaz eta Juan Mari Feliu. Kultur etxean.