Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Ondare Ez Materialaren edo Ahozko Ondarearen artxiboa osatzen ari da. Ahozko ondareren ikus-entzunezko, idatzizko eta multimedia artxiboa egiten ari dira. Herriz herriko bilketa Etxarri Aranatzera iritsi da. Herriko 30 pertsona heldu elkarrizketatuko dituzte, XX. mende hasieran bizimodua nolakoa zen aztertzeko. Bihar, 19:00etan proiektuaren aurkezpena eginen da Etxarri Aranazko kultur etxean. Sakanako beste zenbait herrik ere egitasmoarekin bat egin du. Esaterako, Arruazuk, Lakuntzak, Bakaikuk, Urdiainek, Olaztik eta Ziordiak.