Etxarrik ez zuen kontrako atean asmatu

Guaixe 2010eko azaroaren 22a

Subiza Cendea de Galar taldea hartu zuen Etxarri Aranatzek San Donato futbol zelaian. Partidan barna etxarriarrek gehiago dominatu zuten eta gol aukera argienak beraienak izan ziren, baina kontrako atean ez zuten asmatu. Subizako atezainak lan bikaina egin zuen eta Subizakoek hobeto aprobetxatu zituzten izandako aukerak. Horrela, Josu eta Jaimeren golei esker 0-2 gailendu zen sailkapenean bigarrena den Subiza. Artajonés da preferente mailako liderra, 24 punturekin, bigarrena den Subizarekin puntuetara berdinduta.  Etxarri Aranatz 14.a da, jaitsiera postuetan, 10 punturekin. Larunbatean Mutiloabeitin jokatuko dute, sailkapenean 8 punturekin azkena den Mutilberaren kontra. Beheko postuak atzean uzteko borrokan irabaztera derrigortua dago Etxarri.