Maiza Artola Parisen epaituta

Guaixe 2010eko azaroaren 24a

Hilaren 15ean hasi eta aste honetan despeditu da Juan Cruz Maiza Artola eta beste bederatzi euskal herritarren kontrako epaiketa, Pariseko Asistekao Auzitegi Berezian. Azken saioan Maizak hitza hartu zuen. Prentsan azaldu denez, etxarriarrak haien ibilbide pertsonalaren berri eman zuen. Haurtzaroan "eskola frankistaren errepresioa" jasan zuela esan zuen Maizak, eta horrek ia zazpi urteetatik bere burua "euskal borrokalaritzat" jotzea ekarri ziola. Etxarriarrak Espainiako eta Frantziako justiziek egozten dizkieten karguak ez zituen berretsi. "Espainiako poliziak tortura bidez lortutako informazioa" direla ziurtatu zuen Maizak.Frantziako poliziak Juan Cruz Maiza Artola Rodez hiriko apartamentu batean atxilotu zuen 2007ko garilaren 26an.