Oharra: film emanaldien aldaketa Etxarrin

Guaixe 2010eko azaroaren 26a

Zinea euskaraz ere bai zikloaren barruan bi film emititzekoak ziren datorren ostegunean, abenduaren 2an, Etxarri Aranatzen. Baina emanaldiak abenduaren 26ra atzeratu dira. Abenduko azken igandean euskarazko bi film eder ikusteko aukera izanen da: 17:30ean etxeko txikiek Goazen ilargira! animazio filmarekin gozatu dezakete. 19:00etan, berriz, Slumdog milionaire saritua egonen da ikusgai.