Jubilatuenean ezin aspertu

Guaixe 2010eko abenduaren 1a

Gure Ametsa jubilatu elkarteko kideek azaroan ez dute aspertzeko betarik izan. Mus eta briska txapelketa bana jokatu dira. Finalak aurreko ostegunean jokatu ziren. Musean bikote onena Jose Antonio Razkin eta Bautista Senar izan ziren, finalean Felix Igoa eta Jose Luis Asensiori irabazi ondoren.  Podiuma Pedro Elvirak eta Alfonso Goñik osatu zuten. Briska txapelketako onenak, berriz, Marisol Nazabal eta Eugenia Larraza izan ziren. Atzetik sailkatu ziren Begoña Berastegik eta Txaro Garziandiak osatutako bikotea eta Cristina Igoa eta Hortensia Garzia bikotea. Sari banaketaren ondoren auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten Gure Ametsa elkartean bildu ziren guztiak. AbenduaMahai jolasen ondoren, abenduan Gure Ametsa elkartera hurbiltzen denak musikaz gozatzeko aukera izanen du. Hilaren 7an Francisco Javierrek akordeoi kontzertua eskainiko du. 10ean, berriz, Rosanak, Txarok eta Juanak kantatuz goxatuko dituzte bildutakoen belarriak. Abenduaren 15ean Mikelen gitarra doinuak zabalduko dira elkartean. Eta zikloa despeditzeko Amaiaren biolin emanaldia izanen da. Kontzertu guztiak 17:30ean izanen dira.Urtea armonia onean despeditu eta 2011 gogotsu hasteko Gure Ametsa jubilatuen elkarteak abenduaren 19rako auzatea prestatu du bazkide guztiendako. Denendako opari sorpresa izanen da eta hiru zare zozketatuko dituzte.