Binakako Urrezko Aizkora abian

Guaixe 2010eko abenduaren 1a

Egur Sportek antolatuta, igandean abiatuko da, Izarran, Binakako Urrezko Aizkora Txapelketa. 9 biko ariko dira, hiru multzotan banatuta. A multzoan Arrospide-Mugertza II.a, Azurmendi-Atutxa II.a eta Olasagasti-Ruben Saralegi ariko dira, B multzoan, Arria V.a-Rekondo, Mujika-Otaegi eta Nazabal-Jauregi. Iaz ere Floren Nazabal etxarriarrak Sakanako Aizkora Eskolan trebatu den Ilarduiako Lezeko Arkaitz Jauregirekin osatu zuen bikoa. Eta C multzoan Donato eta Oihan Larretxea, Lopez Azpilikueta-Erasun eta Senosiain I.a-Senosiain II.a.Lehen fasean multzo bakoitzean ligaxka jokatuko da, eta denak denen kontra ariko dira. Lehen sailkatuek finalerdiak jokatzeko txartela lortuko dute zuzenean, eta bigarren geratzen direnek elkarren kontra ari beharko dute. Irabazten duena pasako da finalerdietara. Finalerdiak nola jokatu zozketa bidez eginen da, eta bi irabazleek finalerako txartela lortuko dute. Txapelketa igandean abiatuko da, Arabako Izarran, 12:00etan. Mujika-Otaegiren kontra ariko dira Nazabal-Jauregi. Neurketa oso erakargarria izango da, dudarik gabe. Iaz finalerdietarako sailkatu ziren Nazabal eta Jauregi, baina sei segundo eskasengatik Larretxeatarren kontra galdu zuten, txapelketatik kanpo geratuz. Ea aurten iazko maila onak segida duen. Juanjo Erdozia Nafarroako II. mailako finaleanIgandean, abenduaren 5ean, 12:00etan, Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da Goizuetan. Bost aizkolari ariko dira, abuztuaren 22ko kanporaketan sailkatu zirenak: Julen Kañamares (Berriozar), Aitor Senosiain (Olagüe), Ruben Saralegi (Iruñea), Juan Jose Erdozia (Etxarri Aranatz) eta Xabier Mindegia (Behintza Labaien). Aizkolari bakoitzak bost pago-enbor moztu beharko ditu: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat. Finalean sailkatzen diren lehen bi aizkolariak mailaz igoko dira.