Burua altxa ezinik dabil Etxarri

Guaixe 2010eko abenduaren 13a

Mendi taldea hartu zuen Etxarri Aranatzek San Donato futbol zelaian, eta aipatzekoa da Mendik merezitako garaipena lortu zuela. Joko praktikoa egin zuen Mendik, eta hasieratik aurreratu ziren markagailuan. Goikoetxeak lehenik eta Larreak bigarrenik Etxarrik bina berdintzea lortu zuten, baina hortik aurrera Mendi Etxarri baino gehiago izan zen, Etxarrik eman zizkion erraztasunak tartean. Sei gol gehiago sartu zituen Mendik, eta bigarren zatian Etxarri taldea zelaitik desagertu zela zirudien. Sailkapenean Subiza da lider, 27 punturekin. Etxarri azkena da, 16.a, 10 punturekin. Larunbatean Obanosen jokatuko du Etxarrik, azkenaurrekoa den eta Etxarrik bezala 10 puntu dituen Infanzones taldearen kontra. Ea irabazi eta farol gorria atzean uzten duen Etxarrik.