Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak informatika ikasteko bi ikastaro antolatu ditu. Urtarrilaren 10ean hasiko dira. Informatika hasieratik ikasi nahi dutenak, astelehen eta ostegunetan izanen dute hitzordua, 20:15etik 21:45era. Erdi mailako taldea asteazken eta ostiraletan bilduko litzateke, aurrekoaren ordutegi berean. 21 orduko ikastaroak dira eta kultur etxean izanen dira. Izena 948 460 930 telefonoan edo kultura@etxarriaranatz.com helbidean eman hilaren 30a baino lehen. 60 euro ordaindu beharko dira.