Haurrendako antzerki tailerra

Guaixe 2010eko abenduaren 16a

Etxarri Aranazko Kultura Sailak haurrendako antzerki tailerra antolatu du. Ezaugarri paretsuko tailerra antolatu zuen iaz Etxarriko Udalak eta guztiz arrakastatsua izan zen. Horregatik edizio berria antolatu dute. Aurten, Izaskun Igeltz Lazkano lakuntzarrak emanen du tailerra.Ikastaroa Gabonetako oporretan izanen da: abenduaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 3an eta 4an. Adinaren araberako bi talde sortuko dira: 4-7 urtekoak, 17:00etatik 18:00etara eta 8-12 urtekoak 18:00etatik 19:00etara. Taldeak kultur etxean bilduko dira. Taldeak izen emate hurrenkeraren arabera osatuko dira. Matrikula 5 eurokoa da.Udaletxeko Kultura Sailean eman behar da izena, abenduaren 22ko 14:00etarako. Informazio gehiago 948 460 930 telefonoan eta kultura@etxarriaranatz.com helbidean.