Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Kutxa Master txapelketako lehendabiziko finalerdia egonen da jokoan Iruñeko Labrit pilotalekuan, 17:00etan. Sebastien Gonzalez 16 tantotan utzi eta gero aipatu finalerdirako txartela lortu zuen Aitor Zubieta atzelari etxarriarrak, eta Oinatz Bengoetxea izanen du aurkari. Biek asteazken goizean egin zuten material aukeraketa. Partida estu eta konplikatua, oso gogorra du aurrean etxarriarrak, baina Gonzalez bidean utzi eta gero konfiantzaz beteta eta joko onarekin ekingo dio finalerdiari. Bere taktika jokoa atzeko koadroetara bideratzea izango da. Oinatz Bengoetxeak, ordea, frontisetik gertu abiadura eragin nahiko dio jokoari. Ea Zubietak zortea alde eta finalerako sailkatzen den.