Goizeder Beltza Gabonetako Aizkolari Txapelketan

Guaixe 2010eko abenduaren 23a

Igandean, abenduaren 26an, Leitzako Amazabal frontoiak Gabonetako Aizkolari Txapelketako lehendabiziko edizioa hartuko du, 12:00etatik aurrera. Zortzi aizkolari nafar gazte hartuko ditu txapelketak, tartean Goizeder Beltza etxarriarra. Berarekin batera Ander Erasun, Julen Kañamares, Oihan Larretxea, Xabier Mindegia, Asier Pellejero, Arkaitz Olano eta Ruben Saralegi ariko dira. Ea etxarriarrak Gabonetako oparia ekartzen duen Leitzatik.