Ikuslea antzezle

Guaixe 2010eko abenduaren 30a

Zirika Zirkus taldeak Pantxika Lamur helduendako antzerki entretenigarria dakar Etxarrira. Ainhoa Juanizek ordu beteko emanaldi entretenigarria eskainiko du.Pantxika Lamur pailazoa oporretatik bueltan, maleta eta guzti, ikuskizun bat ikustera sartuko da. Gainerako ikusleak bezala, eseri eta ikuskizunaren zain egonen da. Jendearekin harremanetan jartzea ez zaio gehiegi kostako. Denbora pasa ahala Pantxika eta gainerako ikusleak ohartuko dira antzezleak ez direla inondik ere ageri. Baina ez dago zertan larritu. Pantxikak argi du irtenbidea: berehala eszenatokiaren jabe eginen da!