Bertsotan janzteko aukera

Guaixe 2011ko urtarrilaren 13a

Azken urteetan bertsozaletasunak gora egin du Sakanan. Etxarri Aranazko Karrikestu elkartea bertsozale horien zuzendu da. Bertso ezagutza eta giroa handitzeko asmoz, Bertso Eskola jarriko du martxan Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzarekin. 10 saioko ikastaroa izanen da, datorren ostegunean, ilbeltzaren 20an hasi eta ekainera arte. Bertsozaleak bi astez behin bilduko dira Karrikestu elkartean, ostegunetan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bendu-afariaren bueltan, bi orduz bertsoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izanen dute ikasleek. Bertsozale Elkartearen ikasmateriala oinarri, ez dira faltako bideo proiekzioak eta hainbat sorpresa. Dagoeneko lagun talde batek Bertso Eskolan parte hartzeko interesa azaldu du, baina oraindik taldea handitu daiteke. Bertso Eskolan parte hartzeko ez da bertsotan jakin behar. Bertso Eskola irekirik dago edozein asmotara: bat-batean aritu, bertsopaperak egin, bertso prozesua ikasi edo, besterik gabe, bertso giroan egon.Ilbeltzak 20Datorren ostegunean 20:00etan hasiko da Bertso Eskola Etxarriko Karrikestu elkartean. Interesa duena bertatik pasa daiteke.