Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteartean, goizeko hiruak aldera sartu zen Guardia Zibila Patxi Arratibel Garziandiaren, Xafanen etxean. Hura bost orduz miatu ondoren etxarriarra atxilotuta eraman zuten, inkomunikatuta. Atxiloketarako Guardia Zibileko 6 patrol eta furgoneta bat etorri ziren Etxarri Aranatzera. Espainiako Barne Ministerioak zabaldu duenez, Arratibelekin batera Guardia Zibilak beste bost pertsona atxilotu dituzte Nafarroan. Haiei Nafarroako Ekineko arduradunak izatea leporatu diete. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlaska epaileak agindu eta zuzendu du operazioa. Irailaren 14an Guardia Zibilak 9 pertsona atxilotu zituen. Espainiako Barne Ministerioaren arabera iraileko atxilotuek Ekinen nazio zuzendaritzako kideak ziren. Orduko hartan Joxe Aldasoro Jauregi etxarriarra atxilotu zuten, eta egun Soto del Realen dago preso.ErreakzioakAmnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) atxilotuek inkomunikazio aldian jaso dezaketen tratuarekin "kezka" azaldu du. Iaz 63 tortura salaketa izan zirela gogorarazi du. AAMren iritziz "Euskal Herrian abian den prozesu politikoa zapuzteko eginahalean dabiltza Espainiako agintariak". AAMren ustez "Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoan, eta beraz baita abian den prozesu politikoan ere Nafarroako mugimenduek duten garrantziaz jakitun dira, eta horregatik zigortzen dute bertan aldaketa politikoa egon dadin lanean ari den sektorea".AAMk egunotan atxilotuen herrietan eginen diren mobilizazioetan parte hartzera hots egin du.LaugarrenaIkasturte honetako laugarren atxiloketa da asteartekoa. Irailaren 14an Joxe Aldasoro Jauregik atxilotu zuen Guardia Zibilak Etxarri Aranatzen, Ekinekin kontrako sarekadan. Irailaren 21ean Aritz Ganboa De Miguel atxilotu zuen Poliziak Arruazun. Askapenaren kontrako operazioa izan zen hura. Ganboa abenduaren 23an bermepean aske gelditu zen. Lastailaren 22an Imanol Salinas Ijurko Olatzagutian atxilotu zuten, Segiren kontrako sarekadan.