Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Etxarri Aranazko Udala bildu zen Patxi Arratibel Garziandiaren atxiloketa aztertzeko. Udalak onartutako akordioan Arratibel eta gainontzeko atxilotuak askatzeko exijitu zuen. Horrekin batera, gatazka politikoarendako irtenbide gisa errepresioa erabiltzea arbuiatu zuen. Estatuei konponbiderako "jarrera zintzoa eta pauso eragileak" eskatu zizkion. Inkomunikazioa kentzea ere eskatu du Etxarri Aranazko Udalak. Arratibelen askatasuna eskatuz eginen den manifestazioari atxikimendua eman dio udalak eta, azkenik, haren familiari elkartasun osoa adierazi die.Bestalde, atzo egindako batzarrean 180 bat pertsona bildu ziren.