Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duela bi aste hasi zen ETB 2ko El Conquistador del fin del mundo saioa ematen. 24 parte-hartzaileen artean Jonatan Rodriguez Vazquez dago. Aurreko urteetan ere sakandarrek parte hartu dute saio horretan. Iaz bi izan ziren lehiatu ziren sakandarrak: Koldo Pozueta eta Iker Flores urdiaindarrak. Duela bi urte, berriz, Loli Fuste ziordiarra izan zen lehiatu zena. Eta 2008 urtean, berriz, Susana Goikoetxea iturmendiarrak parte hartu zuen saio horretan.Jonatan Rodriguez Vazquez, 23 urteko gaztea, Guanacos taldean beste 7 kiderekin ari da telebistako saioan lehiatzen.