Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sailkapenean behealdean dauden bi talderen arteko lehia izan zen Gares eta Etxarriren artekoa, baina Gares Etxarri baino gehiago izan zen eta jokoan zeuden hiru puntuak bereganatu zituen. Garesi kosta egin zitzaion gola egitea, aukera nahikotxo huts egin baizituen, baina azkenean iritsi ziren golak. Aldiz, Etxarrik ez zuen arriskurik sortu. Subizak jarraitzen du lider, 34 punturekin. Etxarrik farol gorri izaten jarraitzen du. Azkena da, 16.a, 13 punturekin. Larunbatean sailkapenean bosgarrena den Artajones taldea hartuko du Etxarrik San Donato zelaian. Ea taldeari erreakzioa etxean datorkion eta puntuak pilatzen hasten den.