Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herenegun Donostiako Kursaalean Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketako 30 bat ikastetxeetako ikasleak bildu ziren. Zentro horiek berritzaileak dira eta guztiak ere Donostian bildu ziren "enpresa simulatuen" jardunaldi batean parte hartzeko.Goiz eta arratsaldez ikasle-langileek "heziketa zentroen eskutik, aukera izatea enpresa-ekintza batean parte hartzeko". Jardunaldia Etxarri Aranazko Geslan enpresak antolatu du. Bere buru Pilar Yereguik egin zien ongi etorria parte hartzaile guztiei. Ekitaldian, besteak beste, Miquel-Muç Vall, Fundació Inform-eko zuzendari kudeatzailea; Carlos Crespo, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako sailburuordea eta Idoia Arregi, Kutxako hautapen eta esleipen burua izan ziren.