Arratibelen askatasuna eskatu dute

Guaixe 2011ko urtarrilaren 31

Igandean 400 pertsonatik gora parte hartu zuten Patxi Arratibel Gartziandiaren askatasuna aldarrikatzeko egin zen manifestazioan. Bukaeran hizlariak adierazi zuen Euskal Herrian "bide berri bat zabaldu dugulako estatuak kezkati" daudela. "Politika arma bakartzat duela, herria altxatu da". Herriak bide berria egitea erabaki duela eta hura "zaila eta mingarria" izanen dela aurreratu zuen hizlariak, baina "pausoz pauso eginen dena". Azken sarekadan atxilotutako pertsonek lan publikoa egiten zutela nabarmendu zuten, "herrien nahiari lotuta ibili dira". Torturaren salaketa ere egin zuten, baita haien aurrean isilik gelditu direnena ere. Atxilotuen senideei elkartasuna adieraztearekin batera, Etxarri Aranazko Udala ere kritikatu zuen, aurrekoetan bai eta oraingo honetan manifestazioa deitu ez zuelako. Iganean bertan jakinarazi zuten Arratibel espetxez aldatu dutela. Soto del Realetik Valdemoroko espetxera eraman dute. Bestalde, Asier Carrera presoa ere lekuz aldatu dute, baina haren familiak oraindik ez daki non dagoen.