Etxarri burua altxa ezinik

Guaixe 2011ko otsailaren 7a

Horrela dabil aspaldian Etxarri Aranatz, burua altxa ezinik. Erriberri jaun eta jabe izan zen hasieratik, eta Etxarrik ezer gutxi egin ahal izan zuen Erriberriko etengabeko erasoak gelditzeko. Erriberriri dena atera zitzaion eta oso ongi jokatu zuen, 8 gol eginez. Horietatik 5 gol Josebak sartu zituen, eguneko protagonistak hain zuzen. Aldiz, Etxarri noraezean aritu zen. Subiza da preferente mailako liderra, 40 punturekin. Etxarri azkena da, 16.a, 13 punturekin, putzuan gero eta sartuagoa. Larunbatean etxean jokatuko du Etxarrik, seigarrena den Avance Ezkabarte taldearen kontra. Ea etxarriarren erreakzioa datorren.