Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Munitibarrek hartu zuen igandean Binakako Urrezko Aizkorako lehen finalerdia. Anjel Arrospide eta Ugaitz Murgertza II.aren kontra aritu behar zuten Floren Nazabal etxarriarrak eta Sakanako Aizkora Eskolan trebatu den Arkaitz Jauregi ilarduiarrak, eta nahiz eta orain arte txapelketan maila bikaina eman eta finalera heltzeko hautagai nagusiak izan, huts egin zuten eta Arrospide eta Mugerza II.a sailkatu dira Azpeitian jokatuko den final handirako. Biko gipuzkoarra nagusi izan zen eta amaieran garaipen nahiko erosoa lortu zuen. Sei proba zeuden jokoan eta lehendabiziko bostetan Arrospide eta Mugertza II.a nagusitu ziren. Soilik azken proban nagusitu ziren Nazabal eta Jauregi, lan erdietan, eta oso ongi aritu ziren gainera, baina lortutako aldea ez zen nahikoa izan finalean sartzeko, aurreko probetan lortutako abantaila nahikoa izan baitzuten gipuzkoarrek.