Euskadiko Txapelketako finalerdia etzi Etxarrin

Guaixe 2011ko otsailaren 18a

Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuak partida ikusgarria hartuko du igandean, otsailaren 20an. Hain zuzen ere Euskadiko Pilota Txapelketako finalerdietako bat jokatuko da. Txapelketan maila bikaina eman duen Lasa pilotari etxarriarrak Lizarrako Aznarez izango du arerio. Ea etxean jokatzeak finalerako txartela lortzen laguntzen dion.Jaialdia borobiltzeko txikien partidak antolatu ditu Etxarri Aranazko Gure Pilota elkarteak. Jaialdia igandean hasiko da, goizeko 11:00etatik aurrera. Etxarriko jaialdia (Igandean, 11:00etan)Txikiak: Zubeldia-Jaka / Igoa-AltzelaiMauleon-Otxoa /Ansotegi-IgoaEuskadiko Txapelketako finalerdia:  Lasa (Etxarri Aranatz) / Aznarez (Lizarra)