Kaotikok bigarren bideoklipa grabatu du

Guaixe 2011ko otsailaren 17a

Kaotiko taldeak Reacciona! diskoa argitaratu zuen pasa den urteko otsailean, aguraindarren seigarrena. Urte bete geroago, diskoak fruituak ematen jarraitzen du: hilaren hasieran diskoaren bigarren bideoklipa grabatu zuten. Oraingoan, Al final del tunel abestiari jarri diote irudia.    Xabier Aldaz etxarriarraren taldeak otsailaren 5ean grabatu zuen bideoklipa Gasteizko K2 gimnasioan. Bideokliparen produkzioaz eta errealizazioaz Akene Film etxea arduratu da. Zenbait aktorek parte hartu dute egitasmoan: Mikel Rodriguez, Manuel Gonzalez Garzia, David Arriet eta Maitane Lukanbio. Haiekin batera 150 estra eta figurantek parte hartu dute. Beñat Gantxegiren zuzendaritzapean aritu dira. Aipamen berezia merezi du Mikel Rodrigezen kolaborazioak, Euskadiko (2005), Espainiako (2006) eta Europako (2007) Kick boxing txapelduna baita. Bideoklipa martxoaren hasieran egonen da ikusgai. KontzertuakAguraingo taldeak gogotsu jarraituko du lanean, kontzertu andana dute eta. Asteburuan Santanderren eta Galizian joko dute, martxoan Segovia eta Toledora joatekoak dira eta apirilean kontzertuak dituzte Andaluzian, Katalunian eta Guadalajaran.